trikuharria

Mandubizelaia trikuharria Murumendiko Estazio Megalitikoan

Murumendiko Estazio Megalitikoa izen bereko mendigunean dago, Illaun,  Maramendi, Portamosegi, Antxintxurdi eta Kizkitza mendietan. Zazpi trikuharri eta hiru tumulu hartzen ditu barne.

Imagen

Ondare-entitate hau, Gipuzkoako Lurralde Historikoan zehaztuta dauden beste hogeitazazpirekin batera, Kultura Ondasun gisa sailkatua dauka Eusko Jaurlaritzak, Monumentu Multzo izendapenaz (ekainaren 24ko 137/2003Dekretua).

Ondare Monumental hau badela jakitea ezinbestekoa da gure iraganeko ondarea ulertzeko eta hartaz gozatzeko, bai eta ondare hau behar bezala zaintzeko eta geroko belaunaldiei baldintzarik onenetan helarazten ahalegintzeko ere.

IMG_3818

Gure herrian ezagutzen den bakarra da horietako bat: Mandubizelaiko trikuharria. Historiaurrearen lekukotza, Brontze Aroko Kristo aurreko II. milurteko hilerria.

mandubizelaia4

Joxean Mujikaren (Geografia-Historia Fakultatea, EHU) zuzendaritzapean, hiru udatan (1998-2000) indusketa lanetan jardun zuen lantalde handi batek eta horren emaitza da jarraian doan ikerketa lanari buruzko dokumentazioa: kokapena, indusketa, egitura, aurkitutako gorpuzkinak, gezi puntak, zeramika, brontzezko puntzoia…

Ikus https://www.dropbox.com/s/tytk0c6lrhk9pro/Mandubizelaia%20ESTACION%20MEGAL%C3%8DTICA%20DE%20MURUMENDI.doc