Itsasoko Udala eratu zenetik, laster lehen hiruhilekoa betetzera doan honetan, hainbat jakinarazpen denon eskura jarriko ditugu (nahiz eta itsasoarrak jada martxoaren 5eko Herri Batzarrean, zein hainbat komunikazio prozeduren bidez jasoak dituzten):
A) Martxoaren 3an Madrilgo Entitate Lokalen Erregistroan uko egin zitzaion Itsaso inskribatzeko eskaerari, Espainiako Legediak ezartzen dituen 5.000 biztanle ez dituela esanez.
Egun berean eta azken orduan errekurtso bat jaso zuen Aldundiak foru dekretua-rekiko. Martxoaren 3an jaso zen berez, baina otsailaren 21eko datarekin (errekurritzeko zegoen azken eguna).
Horren ondorioz denon ezagutzarako, martxoaren 7an Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu eta Zerbitzu juridikoekin elkartu ondoren, bi mezu helarazi genituen:
- Gipuzkoako Foru Aldundiak Itsasok duen Udalerri izaerarekin aurrera jarraitzeko adierazi zigula, ari garen bide honetan. Madrilgo Erakunde horrek ez du inongo “botere konstitutiborik”. Ahalmen hori jada Gipuzkoako Foru Aldundiak eman digu eta atzera ezina da. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabateko eskumena du bere lurraldeko udalerriei buruzko araubidea zehaztu eta kudeatzeko.

- Beraz, Foru Aldundiarekin batera egin beharreko prozesua jarraituko dugu eta zerbitzu juridikoak martxan jarri dira, Euskal Foru Aldundiek dituzten eskumenak ere ezbaian jarri baititu errekurtso honek.
Hori dela eta, kezka iturri izan den egoera honen aurrean, lasaitasuna adierazi genuen eta Herri Batzarrean azaldu bezala, abiatutako bidea pausoz pauso egiten segituko dugula.
B) Horrenbestez, Udalak abian dituen ekimen eta egitasmo guztiekin aurrera darrai eta udal batzordeak irekiak ere funtzionamenduan. Honako hauek:
BATZORDE
LAN TALDEAK |
Azpiegiturak eta ingurumena
Koord.: Gorka eta Maixabel |
Komunikazioa, partaidetza eta gardentasuna
Koord.: Anttoni eta Xabier |
Ekimen soziokulturalak
Koord.: Josemari eta Xabier |
HELBURUAK |
– Herriko seinalitikak aldatzeko txostena egitea (bidalita)
-Arau subsidiarioak aztertu eta berregitea
-Argindar faktura publikoak errebisatu eta egokitzea
-Udal eraikina hornitzea
-Alegiako proiektua aurrera eramatea
-Bide gorriaren trazatuaren bideragarritasunaren jarraipena egitea
-Zaborraren bilketa hobetzeko ekintzak proposatzea
– Herri bide, mendi bide eta baserri bideen erabilera eta mantenua arautzea |
– Biztanleek udal informazioa nola jaso nahi duten jakiteko, txantiloi bat prestatzea, zertarakoa garbi azalduz: guztietara iristen dela bermatzeko, datu basea izateko, efikazia eta interakzioa bermatzeko, …)
– Iragarki taulak non jarri aztertzea.
– Kanpo eta barne komunikazioaren ardura hartzea: komunikabideak,, web orriaren gauzatzean behar den kontrastea egitea eta gerora eguneratua izatea.
-Artxibo historikoaren indizea erabiliz, Itsasokoa ekartzea eta kokatzea |
– Auzolanen planifikazioaren hausnarketa: maiztasuna, aurrekontuak, aseguruak, …
– Udaberriko auzolanaren antolaketa: Kizkitzan, Alegian eta Itsusturrin
-Hurrengoetarako: Kizkitza, Alegia, Mandubia
– Kultura agenda, urteko aurreikuspena egin: tailerrak, festak, auzolanak, ume-gazteentzat aisialdia (uda eta oporretan), ondarea, ikastaroak, azoka, Gabonak, Santa Ageda, Matximenta,.. |
EGUTEGIA |
Bilera eguna: martxoaren 18a, larunbata
Ordua: 18:30
Maiztasuna: Hamabostero |
Hurrengo bilera eguna: apirilaren 4a, asteartea
Ordua: 19:30
Maiztasuna: Hamabostero |
Bilera eguna: martxoaren 31a, ostirala
Ordua: 19:00
Maiztasuna: Hamabostero |
C) Udal aurrekontuak apirilaren lehen hamabostaldian Osoko Bilkuran erabaki ahal izateko, apirilaren lehen egunetan Ez Ohiko Bilera bat deituko da Udaletik. Laster honi buruzko informazioa eskegi ahal izango dugu.
D) Bestalde, www. itsaso.eus web diseinuan urratsak ematen ari gara eta baita itsasoar guztion artean komunikazioa bermatzeko paperezko zein digitalean erabilgarrien eta iraunkorren diren bideak zehazten.
E) Urte osoko ekimen sozio-kulturalen lehen aurreiskuspena burutua dugu, hainbat berrikuntza txertatuz. Egutegia betetzen ari gara eta bihar udaberriko auzolana partaidetza handiarekin burutuko dugula espero dugu. Astean zehar hainbat prestaketa lan egin ondoren, gaur iluntzeko 19:00etan azken ikutuak emateko “Ekimen sozio-kulturalen” Batzorde irekiaren bilera dugu.
F) Azpiegituren Batzordean Arau Subsidiarioak aztertzen hasiak gara, Itsasoko ikuspegitik eta orain urte gutxi eginiko plan estrategikoan jasotako printzipioetatik gure lurraldea begiratzen.
G) Eta berri pozgarria da aurtengo urtean zehar Itsasoko Erretaula Nagusia errestauratua izango dela, eta prozesu guztiaren jarraipena egiteko, laster berariaz Batzordea osatuko da. Jada gaia, Alegian martxoaren 19an eginiko Parrokia Batzarrean jorratu zen eta Aldundiko Ondarearekin eta enpresa espezializatuekin lehen urratsak ematen ari gara.