2016ko abenduaren 21ean argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2016/20 Foru Dekretua Itsaso Ezkio-Itsaso udalerritik banandu eta udalerri independiente gisa eratzea onartzekoa. Zortzi orri luzeetan prozesu honen jatorria eta ibilbide juridiko osoa jasotzen da, baita estipulazio eta aurrerantzean eman beharreko urratsak ere.

Behin argitara emanda, ospakizun eguna izan da gure herrian, eguerdian kanpai guztiak (Itsasokoak, Alegiakoa, Kizkitzakoa eta San Lorentzokoa) elkarrekin bueltaka jarriz eta itsasoarrak hunkituta:
Eta iluntzean ekitaldia Udal Aretoan: dekretuaren irakurketa kolektiboa, poesia, musika eta bertsoak tartekatuz. Argiak eta suziriak eta Ostatuko jaki goxoak poza eta ilusioarekin bat eginda.